Nire seme nagusia filosofia ikasketak oso seriotan hartzen ari da, bai horixe. Izan ere, Platonen "Dakidan bakarra ezer ez dakidala da" aipu famatua bizilege du arrunt eta ezelako lotsa barik. Edo bestela esanda, dena zuritzeko aitzakia nagusia, bikaina, behinena, zeren edozer galdetzen diozula, hau da, kontu eskean zoazkionean, bere betekizunen, hutsegiteen edo amarrukerien kontura erantzuna beti izan ohi baita: "Dakidan bakarra ezer..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario