miércoles, 29 de diciembre de 2010

HATOR, HATOR, MUTIL EEEEETXERA...


Ni/gu etorri berri naiz/gara, Zuia aldean bazirauen elurrak, izoztua ote, baina Berroztira heldu, edur arrastorik ez. Gainera, kotxetik jeitsi eta ze hotz eta ze hostia, mahuka hutsik egon naiz elkarri musuka eta kontu kontari gurasoekin ondo asko baikeunden ilargipean inolako zamarrik gabe. Etxe barrura sartu, eta ez, ez zegoen gaztain zimelik, ez, ez ziren geratzen atzenengoan eraman genituenetatik, baina bai, ordea, patata tortila eta untxi sukalkia, aurreneko minututik jan ta jan, badakigu besterik egiten hemen gaudela? Orduan bai, sutondoan nengoela benetako Gabon usaina, nire moduko buru haundia, entendimendu gabea eta urde tripaundia etxera etorrita bazela jabetu da. Nola ez, badira bi ordu inguru gurasoenean nengoela eta badut tripa puztua beti bezala, hau da, hona iritsita aurreneko egunetik azkenera arte sabelzorroan sortu ohi zaidan ondoeza, eta ez, ez du zerikusirik, ez osorik behintzat, hemen etxekoekin zein koadrilakoekin ia beti, etengabe eta parra-parra edan eta jaten dudanarekin, ez hau guztiarekin bakarrik. Gehien, benetan, jotzen nauen ondoeza oso bestelakoa da, badago lotuta joaten zaidan hainbat gauzarekin, laster, auskalo noiz, joango zaidanarekin, joaten bukatzen ez zaidanarekin, betikoarekin, bizitzarekin.

Tenteltzen ari naiz, badakit, eguzariok, itzulera, ia beti bueltatzen naiz iraganminak jota, ergel galanta, bai, zeingotzat, badakit ondoko egunetan laster joango zaidala betiko jendilajearekiko gorabeheretan murgildu ahala, ziurrenik bizpahiru egun barru berriro hemendik ihesi ospa egiteko irrikitan egongo naiz. Baina tira, bien bitartean aitaren ta amaren ondoan/ikusiko dok aita barrezka/amaren poza atseginez...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...