jueves, 23 de diciembre de 2010

UTIKAN BURUHANDIA, ENTENDIMENDU GABEA, URDE TRIPAUNDIA!!!!


Iruñean Olentzeroren lau kalejira baimentzeko eskumenik ez duela dio Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak

Olentzeroren agerpen ekitaldiak baimentzeko eskumenik ez daukala adierazi dio Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, Iruñeko Udalari. Arrotxapea, Donibane, Milagrosa eta Txantrea auzoetan bihar eta etzi Olentzerori ongi etorria egiteko ekitaldiak egin nahi dira, eta horretarako baimena eskatu zuten antolatzaileek udalean. Udalaren iritziz, protesta ekimenak dira horiek, eta orduan, erabakia Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari hartzeko eskatu zion.

Ni hau irakurrita txunditurik geratzen naiz arras, jakina. Baina zer demontre dute bai Espainako Gorbernukoek, bai Barcina eta enparatuek gure ikazkin mozkorrontzi jatunaren kontra. Ez dela dotorea, ikasia, batere fina? Noski ezetz, bizi osoan mendirik mendi bizi izan da-eta, doi-doi hizketan daki, ez du ere inolako FPko idazkintza Modulorik, ezta ere oso fina, jakina ezetz, eta aurrean jartzen baldin badiozu zahato bat ardo, erne ibili!, laster ezustean harrapatuko baituzu dantzan, kantetan edo, agian ere korroskadaka... Ez du, ez, gizalegerik, berdin dio Lesaka inguruko mendietan egon bere lagun-minekin zurrutean zein Castillo Plazako Iruña kafetegi itxurosoan. Zikina badator gainera, esan badugu ardoa bai, baia ura ez dut uste nik askotxo gustatzen zaionik, gainera ea non eseriko, ze Iruñako alkietan eseri ezkero auskalo nola erantzungo dion orain dela gutxi arte barra atzean zegoen neskato errusiar pospolina bezain bekozkodunak. Badakit berari edozer leporatu ezkero behingoan asaldatu eta purrustaka hasiko dela, kaguondiosaka batik bat, baliteke euskaraz ere, pekatu larria!, tipo hau basati hutsa dela, ustezko batasuno odolzale arriskutsu bat Iruñako jende jator, ostiajale eta "zentristaren" begietara, beharbada hori da Iruñako Udalak "protesta ekimena" deritzona, edonola ere onartezina, nork babesten gaitu basapiztiarengandik? Non dago Garzon? Harrapa dezatela, Alto a la Guardia Civil!!! gartzelera zuzen-zuzen, ley antiterrorista oraintxe bertan!, lotsabako halakoa, ez baldin daki behar bezala portatzen hirian, etor ez dadila baserritar kaskamotz letragabetu hori!, gera dadila bere mendiko etxolan, baina etortzekotan zintzo-zintzo, bestela, dakiela ondo baino hobeto: Hemen debekatuta dago Olentzeroarena egitea! Eta bien bitartean, kosmopolitak izan gaitezen, kanta dezagun beraz denok hator, hator, Papa Nöel Gurea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...