miércoles, 22 de junio de 2011

KOPETARAINO



Benetan diot, ikuskatzen ari nintzen beheko bideoa eta ez dakit zer arraio gertatzen zaidan, baina Barcina mintzatzen ari zela hozkia eragin dit, hozkia, nazka, goragalea...Tira ba, ezta normala, ez eta zentzunezkoa ere. Badago bere ezpaleko hainbat pertsonai, Esperanza Agirre besteak beste, eta hala eta guztiz ere nola edo hala gainontzekoak eraman nitzake. Baina Barcinarekin ez, ezin dut, gaina hartzen dit, erabat.

Edonola ere, agintzen dut lokeroarengana joko dudala sendabide bila. Bai noski, tratamendu baten beharrean nago, bestela ezin ulertu zer dela eta bere irudia ikusi orduko sumintzen hasten naizen...

Saiatuko naiz gaurgero Barzinaz deus ere ez idazten, zin dagit, ez nau gobernatzen, ezta nire herkidea, ala agian bai?, nik uste baietz, nolabait bai dela eta horregatik hainbeste asaldatzen nau berak ahoa ireki orduko, behardada ere gogoratzen didalako gizakumezko, emakumezko, mota bat benetan eramangaitza egiten zaidana...; baina, tiraba, agur gisako edo hona hemen tipa honen omenez sekula egindako kantarik onena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...