martes, 28 de junio de 2011

NAHASMENDUA



Nabarmen da tipoak ez duela sinetsi ere egiten, esan gurot, zer-nolako neska puxka duen aurre-aurrean. Baietz hi, harrapatu duzula!!!! Aspaldiko partez edo, ea oraingoan ere ez duzun izorratzen, aukera diot. Baina ez, zuk ez, berak harrapatu zaitu, berak eraman zaitu ozta-ozta arrastaka auskalo zer ostatuta ilun eta zikinetako logeraino. Taberna hutsik zu eta bera bakarrik, bai, azkeneko topa, bat, bi, hiru, lau, tekila txupitoa barrura... Ta oin ze in biar? Ahaztu duzu, agian ez zenuen inoiz ikasi ez baitzenuen eguna noizbat iritsiko zitzaizunik uste, ordaintzeke behintzat ez. Baina bazaude gela barruan, neskak oheraino bultzatzen zaitu, zu aiko-maiko, ai ene, espero dut berak kondoiak ekarri izatea. Baina, aizak, erne hadi, baina nondik edo sartu gura dotzak sudur hori? Kontuz, ala bestela begixa edo ataako dotzak ezustian. Ezetz, ez dela hori sartu beharrekoa, hain zuzen ere. Hala ere, gure laguna saiatzen da, ezin du kale egin ala bizi osoan aineka egongo da. Gainera ez dago denborarik, berak kamisa erantzi du, zure kirtena arraultzak frijitzekotan, zure txanda da, aska itzazu bularretakoa behingoz. Baina, baina, zer titizorro alu klase da hau, ezta askatzeko modurik, nola, nondik, galtzen zara, ba al dakizu konbinazioa edo? Nik uste kastitatekoek bakarrik giltza behar zutela. Saia zaitez hortzekin, atzazalekin, eskura duzun ororekin. Ezetz ba? Artazien faltan berdin dio txiskeroaz. Bizkarra erreko al diozula? Baina ez al zegoen bero-bero, ez da jabetuko. Kagonzotz, titiero nazkante hau! Tira ba, uztazu, berdin dio, goazen gurera, hankatartera!

Biharmunean neska hausnarrean, noski, bai hutsopil handia, enegarrenez ere Euskal Herri puta hontan, beste baldar galant bat, ez zekien bularretakoa ere askatzen, zer dela eta darraidan nik hemen, banoa behin betiko, agur ben ur, ez ikusi arte!

Mutila, ordea, esnatu berria. Non dago barteko neska puska hori, nire moñoña, amets lizunetako lamia pertxenta? Inon ez, alde egin du. Bai, zure ametsetatik, babalore hori, ez zen inoiz izarapean egon, zure kanpaia hotsetan baizik, joka ari zinela etengabe taberna hutsetik bueltan gauero bezala.

Ametsetako txorta zoroa? Bai, motel, ze espero zenuen bestela, Euskal Herrian zaude, badakizu jainko errukigabe batek egin zigun begizkoa: hemen ezta pekatu izango, mirakulu baiziiiiik! Ala aukeran, zuk nahiago baldin baduzu, bart ipuinetako Errauskine ninfomanarekin egon zinen larrutan hamabiak jo arte. Bestalde, nik uste Mikeli berdin diola, ez zuela protesta kanta antzekorik egin nahi ere, aukera aprobetxatu baino hor gela barruan gitarra joka eta zuei begi-begira egoteko asmotan, bai zakilburu galanta Urdangarin hau!

Edonola ere, lasai egon, nik uste gaur gauean taberna berberera itzultzen baldin bazara zure lamina poxpolin hori tekila edalontzi batean topatu ahal izango duzula, beharko, izaki mitiko alu/zakilberoan zure buruan bakar-bakarrik existitzen dira-eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario