viernes, 26 de julio de 2024

ARDI BELTZA

        



  Beti izan naiz nire artaldeko ardi betza.

Inoiz ez naiz izan nire familiakoak ziren bezain harroa.
Inoiz ez naiz izan nire herrikoek nahi bezain abertzalea.
Inoiz ez naiz izan nire kideek exijitu bezain ezkerrekoa.
Inoiz ez naiz izan nire koadrilakoak ziren bezain parrandazalea.
Inoiz ez naiz izan gizarteak behar ninduen bezain zintzoa.
Inoiz ez naiz izan besteen esanei men egiteko bezain prest.
Inoiz ez naiz izan nire gurasoek espero bezain esanekoa.
Inoiz ez naiz izan nire seme-alabek nahi bezain esku zabala.
Inoiz ez naiz izan nire maiteak eskatu bezain perfektua.
Inoiz ez naiz izan denon gustukoa izateko bezain sinplea.
Inoiz ez naiz izan lasai askoan bizitzeko bezain otzana
Inoiz ez naiz izan zoriontsua izateko behar bezain moldaerraza.

                                    

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...