jueves, 6 de marzo de 2014

ARIMAREN ISPILUA


Goizero bezala kafetegian egunkaria leitzen edo, eta goizero bezala ere aurreko horman eskegita dagoen telebistako tertulariak ozen-ozen eguneko berrien kontura. Gaur PSNren Barcinaren gobernuarekiko jokabidea jorratzen zuten. Orduan, gaiaren harira edo, bat-bateko konexio bat Barcina andrea elkarrizketatze aldera. Barcinak botatakoak, noski, betikoak, hots, bere gorbernuari egozten dioten ustelkeria salaketa gezur hutsa dela eta den-dena ETAren lagunek PSNkoei luzatutako tranpa bat dela, egiatan arriskuan dagoena Nafarroa ez ezik, Espainiaren batasuna ere dela. Ezer berririk ez zerupean, jakina. Alabaina, eta aldez aurretik aitortuta andre honek zinez liluratzen nauena Edurzuriren amaordeak edo ipuinetako edozein sorginek egin bezala, gaur Barcinaren musuan erreparatu baino ez zen egin behar erdarazko esaera zaharra, "la cara es el espejo del alma", edo agian euskarazko "arpegira begiratu zer izan litekean" norainoko egia potoloak diren asmatzeko; Barcinarenari haindiustekeria, gezurra eta gorrotoa ezin ageri eta gordinago antzematen zitzaizkion eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...