"Herri txikia, infernu handia", baina herri mota asko dago, herrialdea,
herria, etxea, familia, lagunartekoa,lankideena, ustezko gogaideena. Zer
nolako txikitasuna da hori? Edo bestela eta zehatzago galdetuta, zein
da benetan mintzen zaituen txikitasuna? herrikideen, auzokoen,
senitartekoen, adiskideen etengabeko arbuioa edozein gauza egiten
duzula, ulertezintasuna, hots, haiek normaltzat hartzen duten orori
muzin egiten diozula gaitzesten zaituztenean? Beldur bizi da nire hemengo
inguruko jendea ondokoen begietara ezohikoa den edozer ez egitearren,
Gainerakoen destainazko hitzen beldur bizi dira, beldur bizi dira
artaldetik aldenduko dituen edozein gauza egiterakoan. Gauzak horrela
bizitzaren auspoa ikaragarri murrizten da. Izan ere, besteen begietara,
usteetara, juzkuetara, murrizten da, norberaren bizimodua etengabeko
kontrolpean balego bezala. Murritza da dena nire bertako bizi-inguruan,
euren bizitza itzel murriztu egin duten murriztatzailez gainezka dago.
Zein murritza izan da beti murrizten ninduen herri zehaztezin hori!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
¡VIVA LA TELE!
Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario