Erran behar da San Ferminak iragartzeko marrazki bat baino gehiago begitantzen zaidala, halako ospakizunak, jaiak, iragartzeko sekula ikusitako iragarkirik bihurriena, lepagogorrena, ausartena, gogoetagarriena delakoan nago. Zer esanik ez gaur egungo egoerari erreparatuz, munduko aurpegi ozpindu guztiek gure gizartearen nondik norako sozio-ekonomiko-politiko guztiak kaleko gizaki xume, arrunton kontra irauli dituztela, gutxiengo aberats eta pribilegiodun bat nazioarteko krisis zein ezinbesteko globalizazioaren estakuruz denon lepotik bizi dadin antolatutakoa. Horra hor munduko aurpegi ozpindu guztiei burla, muzin, purrust egiten dion lagunaren itzala, itzalaren jabeak berak agian ordubeteko kontratua duelako, IMEMko bulegoan erreskada egiten egon delako edo aspaldi Alemania aldera ospa egin zuelako lan bila... Aurpegi ozpinduez inguruturik bizi baikara, mukuruka, jaiotzetik hil arte, betiere aurpegi ozpinduek zelatuak, kritikatuak, gaztigatuak, kondenatuak... Horrexegatik ere burla da geratzen zaigun aringarri bakarra, beharbada jaiarekin batera ere bai. Atsegin dut kartela oso, bai horixe, itzel gainera; zer diote beheko hizkiok?
miércoles, 29 de abril de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
¡VIVA LA TELE!
Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario