Gaur goizean Osakidetzako egoitza bateraino joan naiz nire amarendako
gurpil-aulki bat eskuratzeko galdezka. Funtzionariaren mahaiaren aurrean
nengoela familia-medikuak izenpeturiko ziurtagiria luzatu eta gero
ohiko hamaika galdera, egozpen edo ezustekoren zain nengoen, hots,
ziurtagiria motz edo gaizki idatzita zegoela, beste antzerako hainbat
ziurtagiri edo zigiluren premia ezinbestekoa, ziurtagiria egiatan
baliozko egiteko oporretan egongo zen beste funtzionari baten sinadura
edota auskalo zer besterik. Bat ere ez, funtzionariak ez dit inola
eragozpenik jarri. Alderantziz, mota guztietako errazpideak eskeini
dizkit, gurpil-aulkia mailegutan emateko zein berri bat erozteko diru
laguntza eskatzeko. Printzipioz bi hilabetetan gutxienez berri bat erosi
aurretik maileguzkoa aukeratutakoan nire gogoko gurpil-aulkia
hautatzeko hamaika aholku zein argibide emane dizkit guztiz adeitsu,
eder. Horrenbestez, egoitzatik aukia eskuetatik ondo oraturik, pozarren
eta ia ezin sinetsirik, txunditurik, irten naiz. Ezin esan, beraz, zer
nolako kalteak egin zizkion Kafkak funtzionarien ospeari...
martes, 21 de julio de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
¡VIVA LA TELE!
Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario