Gainerakoekiko desengainuaren kontra:
- Sekula ez hartu seriotan ezusteko zein debaldeko promesak, lausenguak edota adiskidetasun aitorpenak egiten dizkizutenak; zuk bizkarra eman orduko zutaz gaizki esaka hasiko dira-eta.
- Sekula ez itxaron ia-ia bapateko adiskidetzat hartzen zaituztenak kinka larrietan zure alboan egongo direnik; euren burua hain lagunak ez zinetela esanez zurituko dute
- Sekula ez izan uste ezertan laguntzen edo mesedeak egiten dizkiezun ezagunok inoiz ezer eskertuko dizutenik; guztiz kontrakoa baino, inoiz ez dizute euren balizko edo ustezko zorra barkatuko.
- Sekula ez ahaztu egiazko adiskideak normalean laupabost katu baino ez direnik, betidanik ezagun zaituztenak eta egiatan maite ere bai, behin baino gehiagotan erakutsi egin dizutelako.
- Sekula ez pentsa noizean behingo hitz zurien atzean egiazko lagunik egon daitekeenik; zurikeria beti lege.
- Sekula ez egin muzin esaerari: "adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten"

No hay comentarios:
Publicar un comentario