martes, 27 de diciembre de 2011

BASTIDAKO ARTZAIAK


Galdetzen dizu norbaitek ea zer-nolako Gabon ohiturak dauden zure jaioterrian, ea zeozer aipatzekoa ote den. Zuk, noski, gogoan dituzun apurrak erantzun behar, txikitandi ezagutu dituzunak zure hirian, aitarenean edota edozein senitarteko edo aixkideren ahotik, edo agian hor nonbait aditu/leitu egin zenituenak soil-soilik, gehienak helduengandik edota irakasleengandik.

Saiatu naiz orduan zeozer hor sarean zehar bilatzen Arabako Eguberriaren kontura, eta hona hemen ustekabean topatu dudana, benetako harribitxia, oso aspaldi-aspaldikoa, benetan hunkigarria zein txundigarria nire aitaren herriko oso ohitura zahar bat gogora dakarren aldetik: Bastidako Artzainak.

Badirudi bideo zoragarri hau eskegi egin dutela Bastidako Lurmendi nekazal etxekoek, gizalegezkoa da hori azpimarratzekoa, eta bide batez hona hemen euren helbidea: http://lurmendi.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...