lunes, 21 de abril de 2014

ARDAUANA


 Buruan darabilkit atzo arratsaldeaz geroztik koperatiba famatu baten gorabehera larrien kontura aditu nuen honako hau, esan bezala hamaika gogoeta egiten saiatu naiz eta alper-alperrik, ez dakit zertara zetorren, ala agian bai eta horrenbestez hotzikara segituan:

"..eta horrek esan dauena ardauna. Ardaua kendu ezkero jente mordo bat gutxiau jungo litzake bileretara, eta hori be tristia da pentsetan jarri ezkero."

Edo bestela esanda, hainbat koperatibistaren inplikazio falta nolabait esplikatzeko artean joandako mendearen hasieran edo bageunde bezala...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...