martes, 10 de octubre de 2017

TXORIBURUA




Ni naiz umetan zoparako oiloa jan ohi zuena, 
denok aukeran oilaskoa jan nahiago zutelako.
Ni naiz handitan bere seme-alabak 
hezi zen fraide ikastetxera ezta txoratuta ere eramango ez dituena,
fraideen txorakeriak inoiz irentsi ezin nituelako.
Ni naiz gaztetan Che Guevara atsegin ez zuena,
denon adostasunen aurrean muzin egiten nuelako.
Beharbada ere sainduen bizitza garbi eta mirakulutsuak inoiz sinetsi ez nituelako.
Ni naiz sarritan haize kontra zirika edo isekaka
hegan doan bururik gabeko txoria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...