viernes, 16 de marzo de 2018

SERIOAK



Kontuz serioekin, kontuz esaten edo egiten duzun orori muzin egiten diotenekin, kontuz portaera edo inteligentzia ziurtageriak barra-barra banatzen dituztenekin, kontuz inoiz barre egiten ez dutenekin denbora alperrik galtzea delakoan, kontuz euren musuetan irri zuriak marrazten dituztenak okerrenak baitira, faltsu-faltsuak, ez dute esaten, ez, baina etengabe edozein huskeriagatik epaitzen zaituzte. Kontuz bizitza atseginagoa egiten ez dizuten guztiokin, izorratu baino ez dizute eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...