viernes, 2 de septiembre de 2022

NOIZBEHINKA

 Noizbehinka ere aspertzen naiz nire buruaz,

Artean nire etengabeko buruauste eta ezinegonaz,
Oharkabean besteekin alperrik izan ditudan liskarretaz,
Inoiz eta inola bilatu ez dudan nireganako ezinikusiaz,
Nahigabean zapuzten dudan lagunen konfiantzararen saminaz,
Ezustean suertatzen zaizkidan oztopo eta erronka berrien nekeaz,
Iraganean egindako kalte eta oker guztien akorduaz,
Etorkizunean halabeharrez paraitu behar izango dudan minaz,
Oraingoan idazten ari naizen hitz hutsal eta txatxu hauen berezko zentzugabekeriaz,
Askotan eta edozein txorakeriaren kontura jendartean erakusten dudan handiusteaz,
Gehienetan gerora damuarazten nauen nire ahoberoaz.
Noizbehinka ni ere aspertzen naiz nire buruaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...