- Amestu egin dut San Joan bezperako suaren gainetik salto egin nahi nuela auskalo nori, hau da, zein jainko faltsuri, edo besterik ezean beste edozein entitate majiko-mitolojikori, erreguka, otoizka, egin eta gero munduko gerrak zein mota guztietako gatazkak bertan behera amaitu zitezen, han-hemenka erlijio, ideologia edo lurraldetasunaren kontura elkarri mokoka ari diren herriak edo (ber)adiskidetu zitezen, baita justizia, berdintasuna zein oparotasuna nagusitu zitezen mundu osoan zehar ere.
- Eta?
- Eta salto egin orduko barrabilak kiskali egin zitzaizkidan...
- Ikusten? Hurrengo urtean txortan egiteko eskatu eta kitto.
- Ordurako sendatuz gero, bai noski.
No hay comentarios:
Publicar un comentario