viernes, 23 de mayo de 2025

NOLA DA POSIBLE?


 

    Nola da posible hau guztiau,

iraganeko triskantzetatik,
ezer ikasi ez bagenu bezala.
Nola da posible egundoko bihozgabekeria
biktimak izan ziren ondorengoen aldetik.
Euren borreroena gainditu nahi balute bezala.
Nola da posible itzelezko lotsaizun hau
egungo sarraskiak zuritzen dituztenen ahotan,
euren patua betiko madarikatu ez balute bezala
Nola da posible hainbesteko ezinikusia
gure mundua beren egiten ez dutenekiko,
gurekin orotan bat egin behar balute bezala.
Nola da posible tamainako ezaxolakeria
gure gizakideen etengabeko hilketek,
gizadiarekin zerikusirik ez balute bezala.
Nola da posible hau guztiau
mehatxua, gezurra, gorrotoa,
denon inpunitatea balute bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...