viernes, 23 de julio de 2010
HAGAKOARI MUZINEZ ETA GERO DENOK MEN EGINEZ
Hagako epaitegiak ebatzi du Kosovoren indenpendentzia legearen araberakoa dela. Horrela erabaki dute bederen nazioarteko epaile talde jakitun batek eta azken honen erabakia aldez aurretik ere onetsita zuten estatu andanak ere gainontzekoek beste hainbeste egin dezaten eskatu du. Espainiak ez, ez zuen onartu bere momentuan eta esan badu ez duela inolako asmorik ebazpenaz gero bestela egiteko. Ikuskatu egin ditut hainbat estatu egunkari eta ia guztiotan deitoratu eta gaitzesten duten Hagan erabikitakoa. Areago, inork eta inondik ezer esan baino lehen dagoeneko aurreratu egin badira Kosovokoari dagokionak ez duela zerikusirik Catalunia edo Euskal Herriarekin; excusatio non petita... Ados nago azken honekin, osoro, Yugoslavia ohian gertatutakoa oso bestelako historia petral eta oroz gain zitala omen da, eta ez naiz sartuko xehetasunetan historia liburuak zein hemeroteketako egunkariak denon eskura baitaude.
Dena dela, bitxia da, oso, zer-nolako erantzuna eman dioten bai Espainiako egunkari serio eta joera guztietakoek Kosovokoari, bai ZPren gobernu txit demokrata zein ezkerrekoak. Badirudi, edo hori diote behintzat, bertan ez dela jokatu behar bezala, gauzak arrapaladan eta ezin okerrago egin zirela beste batzuen erruz, hots, Kosovokoren burujabetza onetsi egin zuten estatuen aldetik, besteak beste Alemaniak zein Frantziak. Azkenok euren interesen alde egin zutela salatzen dute egunkari prestu eta batik bat batuzale hauek; haiek ez, noski, haiek sekulasanta ez. Izan ere, Kosovoren independetzia onartzeari uko egin ziotenek aldiz nazioarteko legearen arabera jokatu zutela sinestarazi nahi digute. Ez du inporta AEBek zein Euopako estatu ia guztiek ia hasiera-hasieratik onartu izanak, Espainiak eusten dio bere ezetzari, badaezpada nork edo nork komeni ez diren ondorioak ateratzen dituen, ze badakigu nazionalistak oso baboak direla, periferikuek esan gurot, eta Kosovokoa behin legeztatu eta gero jarraian ekingo diote euren herriarena aldarrikatzeari, ipso factum edo. Badirudi holako gauzetan herritarren iritzia gutxienekoa dela, badirudi katalan guztiek euren burua espainoltzat hartuta ere, azken asteotako inkesta baten arabera, estatua zein espaniar gehienak ezin dira fidatu polakoen arinkeriaz, baliteke azkenok gauzak behar ez bezala ulertu ez izana eta Estatutaren gatazkaren harira bat-batean den-denak independentziaren alde jotzea. Badirudi ere, batez ere, herritarrok ez gaudela gizakume helduak, gure borondatea beti susmagarria edo gutxienez aintzat ez hartzekoa dela, beti men egin behar diogula beste jakintsu zein boteretsuago batzuen borondateari, nahitaez aita dugun estatu baten esanetara. Baina benetan tristea dena, benetan esanguratsua, herritarron borondateaz fido ez den estatu bat omen da, demokrazia formalitate hutsa besterik ez duena, halako kinka batean, hau da, Espainiako zenbait lurraldek banatzeari gogoz eta bihotzez ekitekotan, Yugoslavia ohiak bezala jokatzeko prest legokeena, hau da: tiroka.
Nik ez dut nahi Catañunia edo EHren independentzia, ez diot derdin didanik, Espainia zatikatu batean sinisten ez dudan baino, ez du zentzurik politiko-ekonomiko edo kulturalki, batzen gaituzten historia, kultura eta familia lokarriak banatzen gaituztenak baino sendoago, zaharrago eta batez ere prakitikoagoak omen dira. Hala ere, ez zait ere batere gustatzen nazio bakarra onartzen duen estatua, nortasun nagusi zein zentralaz gain bere barnean ere dauden beste herri batzuenak arbuiatu edo gutxiesten dituena, enparatuko hizkuntza zein kulturak toleratu besterik egiten ez dituena, sekula ez bere egin, zer esanik ez maitatu, edota bestelako nazio sentimenduak beti susmopean dituena. Laburbilduz, niri ere ikaragarri susmagarri eta mesprezugarria begitantzen zait Serbia eta Errusiarekin batera munduko gainerako estatu serio zein demokrazale guztiek onartutakoari muzin egiten dion estatu hori.
Eta aitortu beharrean nago halako gauzetaz idazteaz kokoteraino nagoela, gehienetan bost ardura didatela, aspertzen nautela, sarritan ere atsekabetu, baina hala eta guztiz ere, badakit en naizela gauza paso egiteko, guztiz kontrakoa irrikatu arren eta gertutik jotzen nauten aldetik beti zer edo zer esan/idazteko dudala. Horrexegatik ere, potroetaraino nagoelako batu beharrean banandu edo zapaldu nahi gaituzten sasi aberjakintsuetaz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario