lunes, 18 de abril de 2016

OTEGI EVOLEREN AURREAN



Etika eta politika, ezin argiagoa da Otegik politika hautatu egin zuela betiere, ezer baino lehen bere kausaren ekinkidea dela, bere taldearen buruzagia. Atzo ordea erakutsi zuen Espainiako audientzia handiko telesaio batean etikak ere izan bazuela noizbait bere eginetan nolabaiteko eragina. Halare, eragin etiko hori hitzetan gauzatzea oso bestelako gauza da, ETAren jardunak nolabaiteko zentzurik izan zuen galdetu ziotenean ez zen ausartu seguraski buruan zerabilkion erantzuna esatera: ez, inondik inora ez, hamarkada guztiok alperrikakoak izan dira duda zipitzik ere, mina eta dolua baino eragin ez dituztelako." Ez zen ausartu, zeren, lehen esan bezala, Otegi ezer baino lehen bere tribuaren buruzagia baita, ezker abertzalearen liderra, eta Salvados bezalako telesaio bateko aurkezlearen aurrean dagoenean ez da pertsona bezala azaltzen, politikoa baino. Eta bai, gehienetan bi gauzok zeharo ezberdinak dira. Atzo Otegi pertsonaren zenbait zertzelada soma genitzakeen, bai, baina atzo ere gure pantailetan genuen pertsonaia haren helburuak armen bidez, eta batez ere gainontzeko euskal hiritarron borondatearen gainetik, armen bidez inposatu nahi izan dituen talde edo "bando" baten buruzagia zen batik bat, gogoeta luze eta sakon baten ondoren ordura arte erabili eta babestutako indarkeriaz nolabait damutu eta bere bandoaren adar amartuak armak utz zitzan azpilanean aritu dena, bai, eta horrebestez baita EHra bakea ekartzeko lan eskerga egin duena ere, berdin dit zer nolako helburu politiko-estratejikorekin. Baina, besterik ez. Guztiz ulertzekoa da bera bezalako hainbat abertzale independentziazaleek Otegi ozta-ozta gurtzea, batez ere haiek ere indarkeriaren zentzugabekeria zein bidegabekeriaz jabe egin diren aldetik; baina, Otegiren itzala euskal gizartean bere aldekoek uste baino motzagoa delakoan nago: ezker abertzalearen lider karismatikoa da, ez besterik. Tamalez, beldurrak nago noraino oraindio ere ezker abertzaleak bere aldekoak euskal herriarekin nahasten darraiten soil-soilik, hots, EH Txillarre baserriaren ingurutik haratago begiratzeko eta batez ere aintzat hartzeko gauza ez balira bezala gaur egun ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...