domingo, 11 de agosto de 2024

BLUSAK, AMESGAIZTO HORI...


 

   - Bai, ni sei urtetik blusaz jantzita atera izan naiz Gasteizko jai guztietan. Esan leike odolean daroadala. Ezin asmatu zenbat sufritzen ari naizen azken bi urteotan. Nik jaiak ditut bizitzeko motibo nagusi edo ia bakarra.

-...
- Jakina, ni oso tradizonala naiz, zeharo antigoalekoa, blusa peto-petoa, zezenetara sinfalta joaten zirenetarikoa. Ikaragarri gustatzen zitzaidan zezen plazako giroa. Gerora, azken urteotan, blusa gazteak zezenen kontuaz izorratzen hasi ziren. Hortaz, gaur egun, eta politika kontuak direla medio, zezenik ez, betiko jaietako giro ona dexente petraldu egin duena. Blusa zaharrak bai ginela jator-jatorrak gaurko umemoko txepelen aldean.
-....
- Orduko giroa bai zela sanoa, oso; inor ez zen asaldatzen norbaiti adarra kemenez jotzen genionean; gu beti txantxetan aritzen ginen eta. Bai, egia da, gehienetan, mozkor arrail gindoazen; baina, umore ona beti lege.
- ...
- Dudik ez! Emakumezkoak koadrilletan sartu zirenetik dena maldan behera joan egin da gaur arte...
Parada ezin eder edo aproposagoa bart arratsaldekoa, blusa zahar bat gurekin ezustean terraza batean eseri zela kontu kontari guri mahaia kentzen saiatu eta gero, batez ere nik txikitan zergatik begitan nituen gogoratzeko, hau da, zergatik ez nuen sekula blusa koadrilla batean sartu nahi izan, zeren kontura gorroto bizia izan ohi genien nire moduko gazte matxinoek 80-90 urteetan, zertan oinarritzen dudan, hein handi batean noski, nire taldekeria tradiziozale eta batik bat zilborzale ergelarekiko ezinikusia. Nork bere tirriak eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...