viernes, 11 de junio de 2010

NOBELA PERFEKTUA


Ez dakit nobela perfektua dagoen hor nonbait, egia esan ez dut uste, baina bai behintzat azalez behintzat bere gisakoak edo baino hobeak direnak. Kasu honetan, eta gauza guztiz sines/susmagarria izanda, aitortu beharrean nago irakurri berri dudan Anjel Lertxundiren ZORION PERFEKTUA nobela nik idatzitako MALDAN BEHERA DOA... baino arrunt apartagoa dela duda izpirik gabe. Antzekotasunak gutxi dira baina mamitsuak. Lertxundirenak badu ere neska pianojole bat protagonista eta betikoek egindako atentatu bat ardatz. Gainerako guztia oso bestelakoa da, baina hala eta guztiz ere Lertxundiren emaitza guztiz oparoagoa da nirea baino, nik uste bidezkoa dela gauzak behar bezala aitortzea. Honek, jakina, ez du izan nahi, inondik ere, nirea kaka hutsa denik. Nire ustetan nireak badu bere erakargarritasuna, oso nobela ona da akatsak akats, nik beti egin ohi ditut etengabeko idazlegai naizen aldetik, nirearen alde onak ez dira gutxi, badira zenbait pasarte nik izugarri estimatzen ditudanak, baina beharbada ni ez naiz inor hori izateko, zoritxarrez orain arte ez da beste inor ere egon antzekorik esateko, ez alde onak ez eta txarrak ere, eta ez dakit nik txarregia delako denbora alperrik galtzeko kritika egiten, edo beste edozein motiboagatik nik ezin ditudanak jakin, auskalo.

Lertxundirena ordea maisulana da, oso idazle saiatu eta saritu batena. Ni behintzat liluratu nau historiak, ikaragarri ondo jorratua baitago eleberria bai idazkeraren aldetik bai pertsonaien zein giroaren taxutzearen aldetik. Nabarmen da talentu eta eskarmentu dituenaren lana, euskara ezin eder eta jasoagoa erabiltzen duenarena, literatura onbide edo bizibide duenarena ere bai. Horregatik ere nobelak izan du merezitako kritika arrakasta (euskarazko nobela batez ari garenez ezin jakin noraino idazle kupuruaren aldetik...) eta oso ondorio polita euskarazkoa izanda ere: pelikula bat.

Izan ere, Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeoarrak hartu dio bere lehenengo filmearen gidoia harikaltzeko muina Lertxundiren nobelari. Euskarazko nobela batean oinarritutako euskarazko pelikuka bat, ez al da txalotzeko zein txunditzeko modukoa? Ez dakit zer-nolako oztopo edota eragozpenak gainditu beharrean egon den Elortegi delakoa. Badirudi oso tipo saiatua dela PAUSOKAren produkzio lanetan edo. Antzezleak ere hamaika antzelanetan saiatutakoak dira, gehienak nahikotxo ezagunak, haietariko batzuk dezente ere, Anne Igartiburu edo Elena Irureta kasuko, edonala ere langile finak eta eskarmentu handikoak, zura ezin hobea kaikuak egiteko.

Erbestean nagoela ez dut izan pelikula ikusteko aukerarik, saiatuko naiz, bai. Baina asmatu ere ez dakit zer nolako arrakasta izan ote duen halako pelikula txiki,txukun eta oso gertuko batek. Gero eta bertako, erdarazko zein euskarazko pelikula gutxiago estreinatu ohi dira, badirudi ez dabiltzala behar bezala zine aretoetannon oso aspaldanik dena kontsumo hutsezkoa omen da, ez dute espero bezainbeste diru ematen, ez dira garai onak aldez aurretik errentagarria ematen ez duten gauzetarako, eta hala eta guztiz ere atzerretik, edo hobeto esanda, betiko herritik heltzen zaigun pelikula andanan bertan badira hamaika aldiz baino kazkarragoak direnak. Merkatua merkatua eta talentua putz. Nik badaezpada fimearen sipnosia, luburpena, gaineratzen dut zer edo zer gehiago jakin nahi duenarentzat:

Bartzelona erdialdeko kaleetan izan zuen istripuak zapuztu egingo dio Ainhoari piano karrera. Bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen: istripua izan baino pixka bat lehentxeago Imanol ezagutu zuen, baina Ainhoak sentimenduak adierazteko zuen zailtasunak eragotzi egin zion bere bizitza harekin partekatzea. Bere beldurren arrazoia hamabost urterekin ikusi zuen ETAren atentatua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...