viernes, 12 de enero de 2024

IRULEGIKO PAREIDOLIA


 

1-)   Hara hor euskaltzale edo abertzale itsu edo suhar asko eta askoren barregarri geratzeko joera ezin bizi eta ageriagoa enegarrenez, hau da, arestian Iruña-Beleiakoarekin ere suertatu bezala. Aranzadiko adituek Irulegiko Esku famatua plaza<ra atera orduko euskararen aztarnarik zarrena zela baieztagu zuten argi eta garbi, besteak beste, edo gehienbat, "sorioneku" hitza ezin argiagoa zelako euskeraren aldetik. Gauzak horrela, "sorioneku" hitzaren inguruko zoramena suertatu zen euskaltzale zein euskal abertzale gehienen artean: "Euskal Herrian, Nafarroan bertan batik bat, euskararen antzinatekotasuna egiaztatzen zuen aztarna edo froga eztabaidaezina. Gauzak horrela ere dena izan jiji eta jaja, dena gora gu ta gutarrak, dena "hemen mendi tontorrean, euskal lurren artean, begiak zabaldurik... gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoaaaaak", dena, betiko lez, harropuzka inori baino lehen Historia ikertzaileei, delako eskua luze eta sakon ikertzeko denbora behar zuten adituei, zegokien gai baten harira. Hala eta guztiz ere, ditxosozko eskuaren inguruan dudak sortu ziren berehala hainbat ikertzaileren aldetik: erantzuna, betiko lez ere, euskarafoboak zirela, edo bestela esanda, euskaldun zintzo eta jatorren poza nola eta hala zapuztu nahi zuten espainolista makur eta gaiztoak. Hileak pasa ahala ikertzaileon emaitzak oso bestelakoak izan dira Iñigo Astizek Berrian argitaratutako artikuluan azaldu bezala https://www.berria.eus/.../euskarak-irrist-egiten-dio... (adituen ondorioak, aldiz, honako helbidean topa daitezke, non ezin hobeto adierazten baitute dena "pareidolia" dohakabe bat izan dela: https://revistas.navarra.es/.../FLV/article/view/3652/2588 ). Labur bilduz, ezin da esan eskuan zizelkaturik agertzen dena "sorionecu" denik, "sorioneke" baizik. Areago, ezin da honekin batera datozen hitzak euskaratik ulertu/irakurri, eta bai ordea iberieratik oso gertu dagoen beste hizkuntza batetik. Esan daiteke, bai, baskoien hizkuntza dela, baina ezin da esan baskoien hizkuntza euskara, gaur egun ezagun dugun bezala behintzat, denik. Halere, oraindio ere luze eta sakon ikertzekoa dugu Irulegiko eskuaren idazkuna. Eta horrek, aizue, batik bat zuek, "abertzale existentzialistak beti besteak dira" leloaren zaleek, ez gaitu euskaldun gutxiago edo herri gutxiago egiten. Inondik inora ez, hori iraganeko kontu bat baino ez baita, historiagileen ikergaia, egiatan euskaldun edo herri egiten gaituena beti oraingoa da eta.


Orduan, zer dela eta tamainako erredikuloa hainbat eta hainbat jenderen aldetik, zergatik nahiago dute beti zientziari muzin egin zientzialarien ikerkuntzaren lana aditu baino lehen? Ba betikoarengatik, fededunek sinetsi nahi dutena baino sinesten ez dutelako euren aldez aurretiko sinesmenak betiere sendotzearren bakar-bakarrik, besterik ez. Eta, zer esanik ez, fededunetan aberri guztietako abertzale itsu edo suharrak, gehienak betiere mitozale porrokatuak, entzungorrenak dira, ia-ia salbuespen barik, alegia.

2.) Hara, "Irulegiko eskua: eta iberiera baldin bada?", Xabier Zabaltzak Berrian argitutariko artikulua. Irulegiko eskuari buruzko gogoeta ausart eta batik bat aske bat, baita ustean baino ez oinarritutako edozein iritzi bezain eztabaidagarria ere; baina, aldi berean ere eskuaren euskaltasuna kosta ahala kosta aldarrikatzen duten euskaltzale/abertzale itsu edo sutsuen (betiere aintzat hartuta azkenok mitozale porrokatuak direla nire ustetan, Historia euren errelato identitariora kosta ahala kosta egokitu nahi dutenak eta ez bestela, hau da, egia historikoari zor; ahaztu barik nik ere nire burua euskaltzale amorratutzat jotzen dudala) fedeari muzin egiten diona egiazko adituen argudioei erreparatuz edo lehenetsiz Edo bestela esanda: fedea eta ustea bereiztuz. Eta ezer baino lehen, politikakeria alde batera lagata, betiere libre pentsatuz nor bere tribu asper/ito/etsigarriaren atzapar ideologiko edo sentikorretatik ihesi, alegia. Portzierto, ez al da benetan bitxia, adierazgarria, Fontes Lingua Vasconum aldizkariko adituen ondorioek euskal hedabideetan izan duten ohiartzun txikia, apala, ia lotsagarria, Irulegiko eskua, delako "sorioneku" euskara garbia zela lau haizetara baieztatuz, aurzketu zutenekoaren aldean, orduan hautsak nola harrotu zirenekoaren aldean?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...