Bermio ilunkeran. Behinola arrainontziak nagusi ziren portuan. Behinola ere euskaraz mintzo zen, gaur...
Bermion asteburu-pasa geundela erdara nagusi txoko guztietan. Bermioko berbeta eder eta bitxia aditzekotan edadekoei erreparatu behar diezu, batez ere atso-agureei, zeren bestela, banaka batzuk kenduta, denok erderaz barra-barra. Gazteagoen artean euskara apurrik ez, Santoñan bageunde lez. Nerabe, gazte eta ez hain gazte kuadrilla guztiak erdara hutsean salbuespen barik.
Gauzak horrela googlen eskuragarri dauden estadistika edo ikenstaren bat bilatu, esaterako https://www.bermeo-euskaraz.eus/.../bermeo-aurkezpena.pdf eta ezin argiagoa: herriko 100%ko 72tik gora euskalduna da, gehienok ere bermioeraz dakite; halere, kaleko erabilera... Bermio da erdaraz bizi den herri euskaldun bat beste asko bezala, alafede. Ba egia esanda ozta-ozta Iparralde osoan suertatu bezala, hainbat eskualdetan gehienek dakite baina ia inork ez du erabiltzen, fantsesez bizi dira eta. Ozta-ozta diot Iparralden belaunaldi gazteagoek euskaraz ez dakitelako, euren nagusiek ez diete irakatsi edota ez dute non ikasi izan; Bermion ostera bai, badakite... "ondiño". Bermion ez dago euskeraren gaineko inolako estatu-zapalkuntzarik, ez dute ere Francoren aitzakia zaharragoek euskaraz gehien egiten dutenak direlako hain zuzen, euskara ofiziala da aspalditik, izan ere ia dena euskaraz idatzita omen da nonahi. Areago, zenbait lekutan denok euskaraz egiteko sustatzen duten iragarkiak daude. Premiazkoa al da azpimarratzea Bermion zeintzuk diren alderdi politiko nagusiak? Orduan, zergatik ez dira euskaraz mintzatzen? Erantzun ezin ageriagoa; erdara atseginago, maiteago dutelako, erdara lehentasun dute. Orain bai, lehentasun horren zergatia aldiz bermiotarrei galdetu behar, batez ere kontuan hartuta gazteagoak euskeraz eskolatutakoak direla. Halaber, gutako batek galdetu zion etxea astebururako alokatu zigun neska ukraniar benetan atsegin eta jatorrari, bermiotar peto-peto batekin ezkondutakoari.
- Hablas muy bien castellano. Bakizu euskaraz?
- ¡Uy, ya lo intenté! Pero, si sales de aquí y vas a Lekeitio o a cualquier otra parte ya no entendía nada y ellos tampoco a mí. Así que lo dejé y me dije, mejor te concentras en perfeccionar tu castellano.
Zergatik ote? Euskaldunzahar askori, ez baldin bada gehienei, erdara egiazko batua zaielako, alegia. Horra hor euskaltzaletasunaren erabateko porrota, Bizkaian behinik behin.
Eta bien bitartean euskeraren aldeko politika ia guztiak euren burua benetan euskaldundu nahi ez duten, euskara arrotza duten, erdalguneetako hiritarrak euskaraz ikastera derrigortze aldera. Labur bilduta, euskaldunen kantitatea lehenetsiz euskaldunen kalitatearen ordez. Eta zer esanik ez etorkin berriei euskeraz ikas dezaten aldarrikapenak aditzen dituzunean, zertarako ote bertokoek ez baldin...
Bai, laster gaur arteko euskalguneetan ere erdaraz bizi diren hiriak izango dira euren burua euskaldun peto-petotzat hartuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario