Bada aspaldi-aspaldiko kontu bat, Arabako urtegiei buruzko fikziozko liburu bat idatzi nahi dut, hau da, nire eta nitarren eskarmentua zein pantanoen inguruko edonorenak nolabait ehundu istorio sorta bat, edo istorio bakarra, sortze aldera, hau da, urtegien eraikuntza gatazkatsuaren ingurakuoak zein gasteiztarron pantanoarekikoak hizpide. Bi bider ekin diot idazteari, biak bazter utzi ditut emaitzek batere konbentzitzen ez nindutelako. Uda honetan, berriz, nondik jo asmatu dudalakoan nago, gutxienez ikuspuntu narratzailetik. Orain bai, euskaraz idatzi nahi dudanez gero bertako hainbat biztanleren urtegiekiko testigantzak biltzen ari naiz, baita honekin batera bertako eta aspaldiko euskararen kutsua edo hatsa ere. Horrenbestez, baten batek baldin badaki nora jo nezakeen informazio edo inspiraziobide gehiagoren bila, ez litzaidake batere gaizki etorriko. Hona hemen Ignacio M. Carrera Garmendia eta Imanol García Uriartek egindako LEGUTIANO ALDEKO EUSKARA liburuan bildu ditudan laginetariko bat adibide gisa:
"- Ba hori, pentsatu dot askotan, hemen fotografixak baleoz hemen pantanoa egin aurretik zelan zan hemen…
- Bai, bai. Hor terreno asko euen, e! Hor urpeien lur asko dau, e!
- Ikusten da.
- Lur asko, bai, bai.
- Bai, haundixe da. Elosu aldera ta gero Urrunaga aldera.
- Asko. Bai. Urrunaga aldera ta. Bai, asko.
- Klaro, hemen, gerra aurrien eta pantanoa ein aurretik, Billerlen gehixenak labradoriek, ez?
- Labradoriek bai, bai, labradoriek. Gero hoixe fabrikiori ein aubien, ta hori fabrikiori be ein aubien ba, herridxe hondatuteko, ze gutxi gorabehera ba bakotxak ba zerbait ipiñi [gure eben], ezta? Ba semiek be bageunkezen ta, ba, guk be hamar milla ogerleko ipini gebazen geuk be. Gutxi euki ta hamar milla ogerleko ipiñi geban, ba, "como accionistas", ezta? Bai. Eskatu eubien ta, ba, "bien".
- Fabrika, ze fabrika?
- "Aceros".
- Hor, kuartel ondoan dagoena.
- Bai.
- Abandonatuta dago ya, ez?
- Bai, oin itxita dau.
- Kuartel ondoan.
- Bai, bai... Holantxe. Eskatu eubien dirue eta, ba, poz-pozik, semiek kolokau diezen, eta kolokau zien, baia gero zerratu zan ta ezebez! Gero ez lan ta ez diru! Ezebez!"
Eugenia Basabe Biteri, Legutiano, Araba
No hay comentarios:
Publicar un comentario