miércoles, 31 de agosto de 2016

JULEN MADINA GOIAN BEGO



Urte osoko bizimodu aspergarritik ihes egin nahian zezenen aurrean korrika egiteari ekin zion. Horrenbestez, kamara guztien aurrean nabarmendu zen, entzierroetako ikurra bilakatu zen "haunitz eta haunitzen" haserre zein atsekaberako, entzierroei mozkinak atera nahi izan zizkien eta "bizi osoko" iruinseme zurrunek ez zioten barkatu, giputza zena sekula ere barkatu ez zioten bezala. Etxeko hedabideetan pertsonaje bihurtu zen; asko eta askok ez zioten inondik inora barkatu edonola edo edozertan nabarmentzea betiere pekatu larria den herri alu honetan.

Ez dakit nolakoa zen egiatan Julen Madina, zuzen ala oker jokatu zuen bere bizian edo gainerakoekin, ez dit batere axola. Madina txikitako pertsonaia dut, urtero gure etxeko telebistan azaltzen zena sinfalta. Bizitza etengabe gozatzen saiatzen den jendea estimatzen dut oso, bizitza gozatzeagatik kritikatuak direnak zein euren pasioei edo zaletasunei etekinak ere ateratzen saiatzen direnak atsegin zaizkit. Tribuaren legeekin bat ez egiteagatik gaitzetsiak,irainduak edo erdeinatuak izaten direnak maite ditut bihotz-bihotzez. Goian bego, Madina.

*argazkian zezenarekin batera iruinseme zurrun zein gainerako eta mota guztietako kritikazale serio eta aspertuengandik ihesi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...