— Zer dela eta hain pozik, neska?
— Durangoko Azokia hasi dalako!
— Ez non oso, egixa esanda ez; baia, nire mutikoaz geratu non Durangon bueltatxo bat emuteko. Badakin, pare bat liburu edo diska erosi eta gero derrigorrezko poteak hartzera.
— Azokan?
— Durangoko alde zaharrian. Azokara sartzen dana nire nobixua izeten da, oso euskaltzalia don, euskal filologia eta guzti ikasi jon.
— Liburuak eta diskak erostearren edo?
— Nire nobixuak bai, urtero pare bat liburu edo diska erosi ohi jon gutxienez. Lehen esan badunat oso mutiko irakurzalia, ikasia, dala. Halatabe, Durangora faten garenien ni beti azokatik kanpo geraketan naz, harek Azokan zihar bizpahiru buelta lasai askoan emun daixen. Badakin, etxako bape gustetan ni bere albuan eukitzea nobedadiak eta ikusi bitartian, aztoraketan dotela esaten justan.
— Hik ez dun irakurtzea gogoko?
— Egixa esan gutxi. Nozbaitzuetan liburon bat edo erosten jonat oporretan, hau da, hondartzan gaozela leitzeko; baina beti erdaraz, euskaraz kristona kostetan jaten eta.
— Baina hik ikastolan ikasi dun!
— Bai, neska. Baia, ikasgelako euskara ziharo ahaztuta dauket, ikastolatik kanpo inogas berbetan eitten ez dotelako, beti geure herrikuaz, etxekuek irakatsitakua, egiazkua. Batuera primera ulerketan dot, jakina; baina, leitu ostera itzel kostetan jaten.
— Eta ez al din pena ematen euskaraz irakurri ahal ez izatea?
— Esan badunat irakuketan doten apurtxua erdaraz dala; horregas nire burua dexente beroketan jonat.
— Denok berdin egingo bagaixon euskalgintza akabo!
— Aizan, neska, igaz Ken Zazpiren azkena erosi naixonan, nik euskarazko musikia entzuten jonat... takian-potian.
— Euskarazko literatura ordea...
— Esan badunat nire nobixuak urtero pare bat liburu edo erosten dauela. Izanbe, etxian bajaukene pila bat apaletan ikutu barik.
— Ez al ditin irakurtzen?
— Berak be erdaraz leitu gurago jon; errazago jakola esaten jon.
— Bada, esaion gauza eder asko galtzen ari dela euskaraz ez irakurtzeagatik, gauza benetan interesgarriak, hunkigarriak, izugarriak. Gainera, gaur egun euskaraz denetarik zagon. Nobela beltza atsegin al zaion?
— Bai, pila bat, Dolores Redondoren Baztango trilogiaren lehenengo bi nobeliak leitu jittun.
— Bada, esaion hirugarren nobela euskarara itzulita dagoela.
— Ah bai? Ze ondo! Esango jutzenat erosteko, bai.
— Ondo ba, euskarazko kultura lagundu, bultzatu behar dinagu eta.
— Jakina, euskaldunak gaittun, ezta? Hi Durangora fango haz?
— Bai noski, urtero joan ohi dinat.
— Ederto, tabernaron baten topetan bagaittun pote bat atarako dunat. Oso giro politta egoten don Durangoko alde zaharrian, oso euskalduna.
* Ganadu azoka - Johann Heinrich Roos
No hay comentarios:
Publicar un comentario