Urtero bezala jaiotan
Etxe handian jaiki orduko
irten egin naiz entzerrutik.
Ohiko oroiminak akuilaturik
Oskarbiaren bila mendian gora,
Nirea ez den ainubetik ihesi.
Dena da hemen, besteon
infernutik at, hain ederra, hain
garbia, librea eta lasaia.
Esadazu zuk, zure bizitza ere
Batailaleku bihurtu zenuena,
Merezi ote beti atezuan bizitzea?
Otsoa naiz ardi suminduen artean
Balaka baino elkarri eginez min,
Azken borroka irabazteko zain.
Asper eginda bukatzen ez diren
gerra txiki eta irabazgaitzetaz,
Etxera itzuli nahi duen gudaria.
Babestu behar nauzu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario