Bada atzo nire begien aurrean gertazu zen pasadizo bat erabat atsekabetu ninduena, halabeharrez. Nire seme txikiaren bila joana nintzen eta ikasgelatik irteten ari zirela Mk.ren ikaskide batek amona zain zuen. Amona pozaren pozaz, biloba besarkatu eta musukatzeko irrikan. Izan ere, biloba ikusi orduko berarengana jo zuen eta goitik behera laztantzen eta musukatzen saiatu zen. Hala ere, dena alper-alperrik, bilobak ordea muzin egin baitzien bere amonaren musu zein laztanei, egia esan nazka eta guzti eman baliote bezala. Gauza benetan tamalgarria, niri behintzat bihotza erdibitzeko modukoa, ondo asko ikusi baitut haur horren aita beraren ama gaizki tratatzen kale erdian, jendaurrean, ia beti ezusteko errietan auskalo zein huskeriaren kontura, hau da, bere semeari amona nola (gaizki) tratatu behar erakusten. Horrenbestez, nabarmen zen haurrak zeinen ondo barneratua zuen eskola. Eszena benetan lotsagarria, negargarria, gogoeta ere egiteko parada eman zidana, nire aita gogora ekarri bainuen ezinbestez, edo zehatzago esanda, zer nolako zoriontsuak izan diren nire bi semeak lau aiton-amonen partetik, zeinen dohakabeak espero baino lehen joan zitzaielako.
miércoles, 20 de mayo de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario