"Geure familixan modukuek gutxi, eh!" aditzen diot harro-harro esanez aldamenean dudan horri, baliteke ere erabat sinisturik, hau da, berea munduaren neurria delakoan. Eta, zer esanik ez, tamaina horretako harrokeriak sekulako errukia eragiten dit berehalaxe. Errealitatearen aurreko neurrigabekeria gure zilborrera begira baino ez egotearen aurreneko ondorioa.
"Da minha aldeia veio quanto da terra se pode ver no Universo...
Por isso a minha aldeia é tão grande como outra terra qualquer
Porque eu sou do tamanho do que vejo
E não, do tamanho da minha altura...
Nas cidades a vida é mais pequena
Que aqui na minha casa no cimo deste outeiro
Na cidade as grandes casas fecham a vista à chave,
Escondem o horizonte, empurram o nosso olhar para longe de todo o céu,
Tornam-nos pequenos porque nos tiram o que os nossos olhos nos podem dar,
E tornam-nos pobres porque a nossa única riqueza é ver."
Alberto Caeiro, in "O Guardador de Rebanhos - Poema VII"
Heterónimo de Fernando Pessoa
- Orduan, zure ustez Nestor Barrenetxearen Araba eskultura Araia aldean aspaldi lapurtu eta gaurdaino mendian sasi artean edo ezkututa eduki egin zuen alprojak antzerako zerbait egin omen zuen Rodaseko Kolosoarekin?
- Baliteke, ezta?
- Ez ninduke harrituko, ez...
Gaur arratsaldean ez zeuden bide bazterretan parkean zehar ibili ohi diren gizakiekiko ezaxola, soraio, sorgor, bide erdian baizik. Laster Indiako tenpluetako tximinoen antzera oldartuko zaizkie ibiltariei jana lapurtzeko edo agian izorratzeko baino ez. Ibilbidean aurrerago mikak eta pagausoak nahas-mahas inguruko larreetan, zuhaitzetako abarretan papargorriak eta zozoak ozen txioka. Edozelan ere, eurian osteko txioaldi ikaragarri ozen eta ederra. Euriaren ostean ere ohikoa baino plazer handiagoko ibilaldia lauoinekoen aldean oinpekoak eskas baitziren aspaldiko partes. Orduan etorri zaizkit akordura duela pare bat egun edo Cangas de Narcea aldean atso bati eraso egin zion hartzaren albistea zein gaur auskalo non irakurri dudan Burgoseko Merindadeak izeneko eskualdean ikusitako hartzena. Orduan, atoan, Asturiaseko nekazariek sustatutako hartzaren kontrako kanpaina bat zein Burgesoko Merindadeetan agintariek antolatutako hartzak ikusteko bisita gidatuak begitandu zaizkit. Ez dakit ba, G. Arestik behinola idatzi zuen bezala: Galtzadan eginiko gogoetak eroak:
“Zer garen guk eztakigu,
inoiz ezta jakingo.
Anketan oinak ditugu,
lurretik ibilteko.
Besoetan esku finak,
gauzak erabilteko.”
- Gu ere gure sokakoak ez direnei kalean jipoia ematearen kontra gaude.
- Orduan zergatik ezin duzue kondenatu?
- Kontatu?
- Ez, kondenatu.
- Kolpatu?
- Kondenatu!!!
- Kostatu?
- Eeeeez!!!
- Kortatu?
- Logopedarik nahi?
- Aukeran beste bake konferentzia bat hobeto....
- Bai noski, infinitora arte!
- Zuk egiten dituzun liburu kritikak...
- Barkatu, baina nik ez dut kritikarik egiten, nik irakurritako liburuei buruzko iruzkinak egiten ditut.
- Ba hori, zuk komentatzen dituzun liburu gehienak onak edo oso onak begitandu ohi zaizkizu, alafede.
- Jakina, nik liburu bat leitzeko hautatzen dudanean betiere gozatzeko asmotan izan ohi da. Horrebestez, irakurtzeari ekin aurretik, baietz ba, gustatuko zaidalakoan egoten naiz. Era horrexegatik ere gehienak gustukoak edo oso gustukoak suertatzen zaizkit benetan aspertzen edo ezustean atsekatzen ninduten banaka batzuk alde batera lagata.
No hay comentarios:
Publicar un comentario