lunes, 23 de enero de 2012
ETORKIZUNA
Astelehen honetan, joandako asteko gaixotasunak oraindik ere ahulduta baina behin berriro egunerokotasunean murgildurik, ezertarako gogo handi barik, etorkizunaren belztasunean inoiz baino sakonago erreparatuz, etorkizunaz kezkatuta, orainaz aspertuta, nire eta maite ditudanen etorkizunaren beldur, oraina inoiz ez bezala goxatuz baditudala mamizko hamaika motibo pozarren bizitzeko, baditut espero nezakeen bezainbeste, badakit kexontzia omen den honek itxura baino ez dituela delako kexak.
NEGUKO AURRESENTIPENA
Badakit.
Dagoeneko esan dit
batek baino gehiagok.
Badakit
ilunabarrean irtetzen direla nere xerka.
Nere leize ezkututik
ederki entzun dezaket haien algara ankerra,
eta nere adiskide satorren antzera,
ilunpe karratu honetatik,
pago gozoaren adar sendotik
zintzilik itxaroten nauen soka
ikus dezaket garbi:
neure lepoa,
lur azalaren gainean edo azpian
dagoen beste edozer baino gehiago desiratzen duelarik,
Drakula kondea baino nobleago, gorenago.
Bera eta bere xerak bezain samurra.
© Xabier Montoia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario