domingo, 29 de marzo de 2015

ITZELAK



-Ez al gara kristonak, Abdalá?

-Bai motel, sekulakoak gara. Guk aspaldi sortu genuen gurean delako "estatu islamikoa", egiazkoa, peto-petoa, aspaldi egiten diegu lepo gure etsaiei, emazkumezkoak goitik behera estali eta eskubidegabetzen ditugu, ez dugu gure herrialdeetan musulmana ez den inor onartzen...

-...eta hori gutxi balitz bezala gure Islamen interpretazio guztiz itxia, gogorra, erabat mediabala, barreiatzen dugu munduan zehar gure petrodolarei esker.

-Ez ahaztu terrorismo yihadistari ere laguntzen diogula.

-Ez, ez, noski ezetz.

-Eta hoberena, borobilena, "askatasunaren defendatzaileen" lagunak garela, mendebaldeko gobernuen adiskideak edota "anaiak" Espainako erregearekin bezala.

-Estatu Batuetako aliaturik zintzoenak...

-Itzelak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...