Benetan diot, ez dut sekula ulertu KORRIKAren zergatia. Zer dela eta euskararen aldeko konpromisoa edo erakusteko korrika egin beharra? Areago, korrika baino ihesi egiten zelakoan egon naiz betiere. Baina zeretik ihesi? Euskal diglosiatik ihesi? Euskaldunzahar edota ikastolakume asko eta askoren euskararekiko itxurakeriatik edo egiazko atxikimendu falta nabarmenetik? Euskararen aldeko erromeria edota jaialdi guztietan parte hartu ohi duten behin-behineko euskaltzaleengandik? Euskalgintzak euskaldunontzat ekoizten dituen liburu, egunkari, aldizkari, filme, diska, telebista eta abar kontsumitzetik? Euskara seriotan ikasi eta erabiltzetik? Ez dakit, baina edonola ere betidanik harritu egin nau urtean zehar euskarekiko batere atxikimendurik erakusten ez duten asko eta askok KORRIKA garaia heldu eta bat-batean, ustekabean, korrika egiteari eusten ikusteak. Beharbada, eta lehen esan bezala, ihesi.
domingo, 29 de marzo de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario