jueves, 5 de diciembre de 2019

ASTEKOAK


Ertzaintzako sindikatu batek Getxoko erakusketa batean ikusgai dagoen marrazki hau zentsuratzea eskatu egin du. Kontuan hartuta azken hilabeteotan bakarrik munduan zehar, Brasilen, Txilen, Bolivian, Turkian, Errusian, Txinan eta abar eta abar, zertan uzten du eskaera horrek sindikatua bera? Nik badakit legea, giza eskubideak ere bai, benetan errespetatzen saiatzen diren ertzainak asko eta asko direla; baina, hau bezalako marrazki bat zentsuratu nahi duzunean ez al zaude giza eskubideen oinarrietariko bat den adierazpen askatasunaren aurka? Badirudi bat baino gehiago demokraziaren nondik norakoez oso jantzia ez dagoela, alafede.




Nik badakit erizain gehienak langile saiatu, prestu eta atseginak direla...; baina, jakin ere badakit betiere baten bat hainbeste ez dela egon ohi dela, gehienetan erizain zahar, zakar eta ozpinduren bat topatzen duzu edonora zoazela, hau da, eriekin hitz goxoak erabili beharrean txerriekin aginduka txerrizain balitz bezala, hau da, ezer baino lehen, eta auskalo zer dela eta, oztopo bazintzaizkio bezala. Sarritan ere eria berez ergela balitz bezala artatzen duena, printzipioz mesprezaten gaituena haren lana nolabait berak nahi besteko xamur egiten ez diogulako edo. Nik berehalaxe antzematen diet ostia txarra, hau da, gainerakook eurekin betiereko zorretan bageunde bezala tratatzen gaituzten erizainena. Besteak beste edonora bidaiatu izan dudan guztietan baten batekin topo egin dudalako, areago, behin batean, behiala, euretako batekin ere enroilatu nintzelako bidaia batean, hura sufrikarioa hura! Eta bai, apartak izaten dira dena eta denok ozpintzeko, hau da, giro ozpindua nola edo hala sortzeko gainerakook zergatia edo inoiz oso ondo jakin barik. Gaur haietariko batekin topa egin dut erietxean, hau da, ergela banintz bezala etengabe artatu nuela, betiere ni tentsio garaiak erdi zorabiaturik nengoela aintzat hartzeke. Eta egia esanda, ez dakit sumindu ala sutan jarri nauen aspaldiko kuntuak zirela medio.








-Zer moduz hire aurreneko nobelarekin, bazen garaia argitaratzeko, ezta?

-Bai lagun, hamaika ate jo eta gero azkenean argitaratu zidak Urkabustaitzeko argitaletxe batek.

-Benetan? Zeinek?

-Legutio aldeko Garazi Ikastolak antolatzen duen irakurketa talde bateko gazte batzuek sortutako argitaletxe xume apal eta batere etorkizunik gabeko bat.

-Ez al huen handiekin argitaratzeko aukerarik?

-Nire nobela ona zela esaten zidatean, bai; baina, batere mordenoa ez zela ere bai.

-Zer dela eta?

-Euskal Literaturak gaur egun jorratzen dituen gaietatik at zegoelako.

-Zeintzu gai?

-Feminismoa batik bat.

-Eta hirea?

-Badakik, ditxosozko euskal gatazka. Baina, modaz kanpo dagoela esan zidatean. Duela hamar urte edo bai, puri-purian zegoan, dena argitaratzen zitean. Gaur ez, gaur, euskal irakurleen artean gehien saltzen dena feminismoaren inguruko gaiak direla esan zidatean, hori duk irakurle gazteek gogokoen omen dutena.

-Gaia modan zegok, noski, giza iraultza berri baten hastapenetan gaudek eta. Hi kontra al hago?

-Nere bizi osoan alde egon nauk. Baina, nik gure iraganari buruz idazten diat, batez ere ezagutu edo bizi izan ditugun Historiaren gorabeherei buruz. Ekarri diat ale bat.

-EMAKUMEA BERE BAKARDADEAN?

-Bai, motel, beharko.

-Nor duk Ainara Arinas, hire lehengusinaren bat edo?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...