viernes, 20 de diciembre de 2019

ASTEKOAK



Ez dakit zenbat untxirekin topo egin dudan gaur arraltsaldean etxe inguruko ibilbidean zehar. Sinetsi nahi nuke denak "zortekoak" ote zirela. Gerora, etxera heldu, ordenataren aurrean eseri orduko, Gabriel Fauréren zertxobait bilatzen saiatzen naiz Spotifyren bidez; baina, auskalo zer dela eta, Maurice Jarreren Interior Student Cafe pieza, Doctor Zhivagorako egindakoa, agertzen zait ezustean, hau da, duela zenbait urte Loteriako burusoilaren iragarkikoa. Eta hau guztiau gutxi ez balitz bezala ere, gure familiaren kide berria, Argia txakurtxoa, nigana ziztu bizian etorri da, eta bera eskuen artean hartzera makurtu naizenean ozta-ozta nire soileraino salto egin du.
Galdera da: Seinale edo zantzu guztiok aintzat hartuta Loteria erosi behar nuke, edo erosi behar nukeen??? Inoiz ez dut erosi, ez dakit beranduegi den, ez dakit ere nire inguruko norbaitek erosi duen, ez dakit burutik sano nagoen, ez dakit...


Badakizu zein den zure agintarien maila etiko zein diskurtsiboa, ezin kaskar eta lotsagabekoagoa, "zu gehiagoka" hasten direnean. Edo, esate baterako, EAJko Itxaso Atutxa andreari honako hau adierazten diozunean, De Miguel auziaren kontura, EAJren ustekelkeria hutsaren hurrengoa dela gainontzekoenaren aldean. Areago, badakizu De Miguel auziaren epaiak ezin hobeto adierazten dituen ustelkeria sistematikoa zein bezerokeria kosta ahala kosta ezkutatzen saiatzen ari dela, ETAren leloa ere erabiltzen duenean PPren estilo peto-petoaren antzera:

'Ezker abertzaleak badaki 'mordidarik' handiena 'iraultza zerga' izan dela'"
Baietz bai, baina "handiena" dela diozunean beste ez hain handia. edo gutxienez ez handiena, badagoela argi eta garbi aitortzen ari zara behingoan euskal oasiaren lelo lotsagarria errotik ezeztatuz, hau da, zure etengabeko propagandaren
eraginez euren euskal zilborrera begira bizi diren euskal hiritarrei muzin eginez "bape lotsa barik".





Aurreko asteeotan zehar aldarrika ari ziren plastikozko poltsak behin betiko kenduko zituztela, frutategian behinik behin, eta betiere euren aldakera klimatikoaren kontrako borrokarekiko erabateko konpromisoa erakuste aldera. Gaur, tipulak erostera joan naizela mota honetako poltsak topatu ditut ordezko gisara, paperezkoak, noski; baina... Edo bestela esanda, beti erdizka egiten diren gauzak edo itxurak bakarrik egitekoak. Ez dakit ba nik Greta Thunderbergen oneiritzia lortuko duten, nirea behintzat ez; batez ere adar jotze handia delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...