viernes, 21 de marzo de 2025

ERNAMUINAK


 

   Iraganaren antzezlekuan oroitzapenak dira alperrik erretako bizitza baten txingarrak


Udaberri hasieran etxeko "perrien" ernamuindutako arboletako loreen bozkarioa

Aspaldian ez bezala gaur egun nahitaez hunkitzen ninduten itxaropen printza ederrak

Aldamenean gure aitaren errautsen gainean etengabe koskortzen ari den gerizondoa

Nire inguruari so halabeharrez eta errukigabe amiltzen ari den leinu arrunt baten hondarrak

Dena izan da neke, oinaze, zorigaitz: arboletako fruituak inoiz gozatzen ez zekitenen sufrikarioa

Lurrean haimaka min, deseingainu, porrot eta damurekin batera utziko ditugun zuztarrak

Bai, egia da, gurean bizitzaren sentimendu trajikoaren kontua da benetako tara genetikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...