viernes, 19 de septiembre de 2025

ZOMORROAK


 

      Aizue, banabil berriro betiko leloarekin, badakit, bai. Ez dakit behar baino gehiago "desgasteiztartu" naizen Asturias aldean; baina, sentitzen dut, Gasteiza bueltatzen naizen aldiro lehen guztiz arrunta begitantzen zitzaidan nire hirkideen zabarkeria la -badakizue, Gaztelako zurrunkeria euskal harropuzkeriarekin nahasten denekoa...- gero eta jasajaitzagoa egiten ari zait. Esate baterako, duela gutxi gure auzo zaharrera aldatu ginela gure etxeko atariaren aurreko tabernan gosaltzen hasi nintzen goizean goiz, oso goiz, bertako egunkariak gainetik behintzat leitze aldera. Sartu nintzen lehenengo egunean inork ez zidan agurra bueltatu, ez eta irtendakoan ere. Gainerako egunetan beste hainbeste, nire egunon bakoitzaren ostean dena izaten zen isila, txikitatik -ez taberna guztietan, noski, baina ozta-ozta...- ezagun dudan isiltasun "ozen", ozenegi apika, eta batik bat iraingarri bat. Tira, ez zidan batere ardura, ondo asko nekielako nire hiria nengoela; Oviedon izan banintz itzel harrituko nintzatekeen, alegia. Bai, gasteiztar gehienak zakarrak direlako/garelako, ni barne nire emazteak berak sarritan leporatu bezala. Eta jakina, bertakoa izanda ohitua nago edonork nirekin edonon, edonoiz eta edonola zakar jokatzera. Izan ere, hiri puta honetan norbait zurekin atsegina denean, guk beti esan ohi dugu "atseginegia" dela; atera ba kontuak...


Atzo nire emaztearekin gosaltzera bajatu nintzela, kafesne bi eskatu, atera eta ordaintzeko eskatu zidatenean, nik ea horrezkero galleta edo madalenatxo ziztrinik ez zegoen galdetu nien. Ezin asmatu zer nolako aurpegiera ipini zidan berez orotan zakar-zakarra izan ohi den andre zerbitzariak, nolatan muzindu zidan sudurra bera ere berez zimurra ez bailitzan, noraino sumatu nuen bere niganako gorroto bizia nire barrenean sartuta, nola bete-betean egin nuen lehenengo egunean begiratu nekatu eta nazkatu horretan munduarekiko ezinegona zein bere gizakideekiko asperra asmatu nituen.

Gaur berriz, "madalenatxoa" eskatu behar izan diot beste behin ere enegarrenez agurra ez bueltatutako zerbitzaria, hau da, aurreko egunetan bezala bera propio aztoratzearren sartu banintz bezala, auskalo zer dela, nire musua gustuko ez duelako, baliteke nire txanoa ere ez, edo bizarra, betaurrekoak..., batek daki.

Ez naiz berriz bueltatuko. Ez dakit apurtxo bat urrutiago dagoen txinoaren kafetegira aldatuko naizen kafesnea 1,60,€tan egonda ere -eta ez, Gasteizen ez dago inon inolako terraza serbiziorik; esan daigun kasu honetan balego bezala kobratzen dizutela; azkarra txinoa gero...- Ez naiz bueltatuko, ez, ondotxo ikasi dudalako Gasteizen erabat ezezaguna omen den legetxo bat: "bezeroak beti du.. gutxienez ondo artatuta izateko eskubidea." Aurrerapauso xume bat niretzat, noski; baina, handi bat, aldiz, hiri hitz eta hits honetako zerbitzari zomorro, zakar eta ozpinduen mende bizi diren gainontzeko gasteiztar gehienentzat...

Eta, besterik ezean, holako memelo/pito/pello/txotxolo/kaiku/huskeriez nire eguneroko bizi-hutsunea betetzen ari naiz apurtxo-apurtxoka, harik eta nire bizitzaren ondarrean azken hatsa bota arte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...