miércoles, 1 de febrero de 2012

LEIZAOLARI ERE EZ LITZAIOKE TENTE JARRIKO...


Bai polemika txatxua Leizaola Fundazioaren bideoarena. Badirudi euskararen ikasketa sustatzeko asmotan sexuaren amua erabili egin dutela, oso eduki erotiko handiko bideo sasi pornografikoa edo. Benetako asmoa, noski, zerbait atsegina, nolabait erakargarria helburu zuten egileek. Nik uste ez dutela lortu, baina inondik ez sexua erabali izanagatik, baizik eta bideoaren edukia oso-oso kaxkarra delako, ia negar egitekoa, eta bai inolako erotismorik ez duelako, hiru gorputz biluziena ohe baten gainean elkarri laztanka edo egondakoa ez baldin bada, bai ez baitu ezer berririk gaineratzen edo asmatzen jendeak euskara ikasteari ekin diezaion.

Dena dela, polemika edo eskandalua sortu egin da behin berriro asko eta askori ez baitzaio batere gustatu euskara eta sexuaren sasiko uztartzen hori. Denetarik esan dute, eta betiko lez sexuaren gehiegizko erabilpenaren kontura, emakumezkoekiko sexugalea estakuru bihurtzen dutela ezer hoberik ezean, antzezleek darakusten sexuarekiko jokabidea ez dela batere zuzena auskalo zer balore etiko edo kolokan jartzen duelako. Ezetz ba, ez dela bidezkoa euskararen ezagumena sustatzeko halako bideo kaxkarrak egitea eta are gutxiago diru publikoen laguntzaz.

Zer esanik ez, badirudi oraindik ere sexuarekiko zerikusia duen oro berehala gaitzesgarri bilakatzen da, eta ez Emakundekoek eta gainontzeko kandelazain laikoek pekatutzat edo antzeko zerbaitetzat hartzen dutelako, haiek gogoan duten sexualitate edo sexuaren nondik norakoekin bat ez datorrelako baino, hau da, beraiek bezalako sasijakintsuek eta abar eramoldaturiko sexuaren ikuspegi kanoniko eta guztiontzakoa.

Ni etorri etor ninteke sasi jakintsuok edota bihotz zein gogo oneko bozeramaileok azaldutako (aurre)itziekin, noski baietz; baina, aspertzen hasia naiz aspaldian ohiko abadeak zein profetak zokoratuta, baztertuta, erbesteratuta edo genituelarik, azken bolada honetan sortutako hainbat et hainbat abade zein profeta berrirekin, behin berriro zer pentsatua, sinetsia edo estimatua iradoki nahi digutenak halabeharrez.

Gurea bezalako gizarte anitz batean denetarik dago eta egongo, hori dela eta ezta batere harritzekoa halako bideo kaxkarrak sortzea, txarrak direla?, bai noski, baina, faborez, uztazue guk geuk hori erabakitzeko parada, zeren egon egon litezke ere gustuko dutenak, zergatik ez, zenbat buru, hainbat aburu. Tamalez, nagusitzen diren aburuak ez baldin badira gobernatzen gaituztenen gustukoak, egin dezatela eskura duten guztia eskolatik edo aldatzeko, baina inondik ez betiko debekuen bitartez umemoko hutsak bagina bezala, hiritar gehienok ondo gauza baikara zuzen edo oker dena epaitzeko. eta batez ere etengabe okertzeko.

Edonola ere, berriro diot, goiko bideoa ezin kaxkarragoa da, ez du inolako sexugalerik eragiten eta gainera ez du euskara batere erakagarri bihurtzen, nire ustez alderantziz baino. Nola egingo, azaltzen diren hiru antzezleetariko bat ere ez baldin bada benetako euskalduna, nabari zaiela izugarri euskarazko textua buruz ikasi dutela, ageri zaie ahozkeran zein hitz egiteko berezkotasun falta benetan deitoregarrian, belarrian eragiten duten minzorrean; egiatan, bertan bazeunde haiekin ohe gainean behingoan esango zenieke mesedez erdaraz egiteko lehenabailehen, bestela zakila ez bailitzaidake inola ere zutik jarriko. Horregatik bai, horrela itzelezko kaltea egiten baitiote euskarari. Gauza benetan gogoan hartzekoa, bestalde, egon badaudelako hamaika euskaldun antzezlek milaka aldiz hobeto egingo zuketeenak (iaz laupabost film euskara hutsean eginda estrenatu egin ziren, hain zuzen).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LA SALA DE FIESTAS

         Sueño con un episodio de mi infancia al que, por la razón que sea, mi subconsciente suele recurrir a menudo y todavía más en tiemp...