Euskararen egoeraren inguruko datu guztiok biziro kezkagarriak dira, euskara gero eta ezagunagoa omen da euskal hiritarren artean, baina aldi berean ere gero eta gutxiago erabiltzen da, zenbait lurraldetan, Iparralden kasuko, hilaurrean dago, eta badira Gipuzkoa aldean nik txikitan ezagutu nituen hainbat herri, non euskara nagusi eta barra-barra entzuten zen kalean zein tabernetan, baina azken hamarkadotan erdara nagusitu egin den, hau da, kalean zehar zoazela edo taberna batera sartutakoan erdara lehen hizkuntza dela ia beti, eta adierazi nahi dut estadistiken arabera % 80tik gorako euskaldunak ei dituzten herriak, halako batean gaur egun herriko haur zein senitartekoen artean herriko euskara inola ere ikasiko ez nuelakoan nago kakanarruen ahotan erdara nagusi eta euskara txitean-pitean baino egiten ez baitute. Eta bai, Araba aldean ikaragarri hazi da ezagumena, baina niri zer axola euskal hiritar gehienak euskaldunak izatea ez baldin badute euskeraz egin nahi, eskola hizkuntza izanda euren egunerokotasunean erabat baztertu edota agian mesprezatuta baldin badute. Badakit ezin hobeto Irlandan bertan biztanlegoaren erdi doia gaelikoduna dela eskolari esker, baina hala eta guztiz ere egunero eta etxean egiten zen esparrua desagertzear dago, gaeliko hizkuntza ez da beraz hizkuntza bizia ikasia baizik, hutsaren hurrengoa. Eta sentitzen dut asko, baina egoera hau Euskal Jaurlaritzak landu eta ezarritako euskararen aldeko politika guztien ondoren ezin da esan errua ez dela euskaldunena, batik bat euren egunerokotasunean eta euskal eremun peto-petoetan euskara baztertzen ari diren euskaldunzaharrena, beraiek jakingo, beldurrak nago sekula ez aitortu ordea, zer dela eta euskarak ez die balio, zer dela eta hainbeste konplexu eta itxurakeria, zergatik euskara zama baino begitantzen ez zaien; hau guztiau esanda betiko salbuespenak aintzat hartuz, jakina. Hala ere, euskararekiko axolagaberiak ez du inolako eraginik euskaldun gehienen euskal abertzaletasunean, ez eta euskararen aldeko parafernalia, erromeria edota itxurakeria festibo guztian, denok ondo asko dakigulako hurrengo Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Urratsez Urrats eta enparatuetara tropelka joango direla pozik eta kantari, eta agian txoznako zerbitzarien aurrean euskeraz egingo dute. Esan behar dut halako gogoetak egin nituela Sarako taberna batean nengoela non horma guztiak euskararen aldeko iragarki zein pegatekin estalita zeuden eta bertako zerbitzariak zein barraren aurrean zituen lagunekin frantsesez barra-barra egiten zuen harik eta ni beraiei euskaraz zuzendu nintzaien arte. Ez dakit ba nik garaia ote den euskara zertarako nahi dugun, merezi al duen hainbeste komeria inork benetan maite ez duen hizkuntza bat sustatzeko dirutzak xahutzea, elkarri galdetzeko.
lunes, 21 de abril de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario