lunes, 21 de abril de 2014

EZPELETAKO LELOA


Ezpeletako leloa, "eskualdun, fededun eta biperdun", horra hor plubilizate lelo bikaina eta baita egundoko arrakastatsua ere, ikusi besterik ez dugu egin behar herriko karriketan zehar, piperra souvenirra bilakatuta, herria bera euskal bipertasunaren parke tematikoa; egia erran, Ipar Euskal Herri osoa bezalakoa, bertzerik ezin baitut gogora ekarri hara joaten naizen aldiro, berdin dio Donibane Garazin den frantses turistei ikurrinak barra-barra saltzen dizkieten txosnen artean edo Barkoxeko frontoiaren ondoan antzerako postalak salgai. Eskuara bera ere t-shirtetan baizik ez duzu antzemanen, baina ia sekula ez tabernetan bildutako gazteen mingainetan, euskal esentzien erretserba izatetik esentzien merkatura izatera, hots, behiala izatetik eguneko itxurara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...