Aditu berri dut Misia fadista EHra datorrela kontzertu bat ematera. Ezagun dut Misia, bai, oso aspalditik, gazteagotandik, hogeita hamarka urterekin bere ordura arteko diska guztiak nituen. Liluratzen ninduen/nau fadoak, bai, eta hau betiere nire koadrilakoen harridura zein trufaketarako- Izan ere, jakin badakit Misiarena ez dela ahotsik bikainena Amaia Rodriguesenaren aldean, badaudela ere fadista gazteagoak guztiz finagoak direnak edo gutxienez teknikoki trebeagoak, Cristina Branco, Mariza, Ana Moura edota Katia Guerreiro (egia esan badago belaunaldi berri zorogarri bat); baina, Misia da seguru asko guztiotariko artistarik osatuena, delako puesta en escena ezin txukunago egiten duena, letrak eta gehien zaintzen edo lantzen dituena. Eta ez da batere harritzekoa Misia artista kastakoa baita, bera Barcelonako Paraleloko dantzari baten alaba baita, txikitan banbalina artean hazitakoa aita Oportoko jauntxo bat baitzen bere ama haurdun utzi egin zuena. Hortaz, ez dago esan beharrik Misiaren biografia sano gorabeheratsua denik, denetarik pasatu behar izan duela koitaduak, txikitan zein handitan, fadista lanean hasi zenean Portugaleko puristen gaitzespena berehalakoan jaso zuelako hauentzat arrotza baitzen zentzu guztietan, erdi espainola eta erdi kabaretera. Egozten zioten ez zituela jeneroaren arauak behar bezala errespetatzen, heterodoxoegia zela eta abar. Zer esanik ez, halako jokabide maltzurretan bazegoen inbidia dexente, Misia baita, haiek nahi ala ez, nazioartean gehien ezagutzen den fadista, oso neska bipila eta ikasia baita, hainbat hizkuntzatan ezin hobeto moldatzen dena eta ekinaren ekinez fadoaren ikurra bilakatu egin dena kanpokoen begietara eta batik bat fadoaren guru gorena den Carlos do Carmoren atsekabe edo oinazerako.
lunes, 28 de abril de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario