viernes, 14 de agosto de 2026

ENPERADOREA


 - Beldur naiz gainera datorkigun etorkizuneko gizarteaz. Ze ba?


- Ez al zara jabetzen gure inguruan jaiotzen diren seme-alaba gehienek anaia-arrebarik ez dutela?

- Eta?

- Eta koxkortzen ari diren seme-alaba bakar gehienak sekula baino mimatuagoak, mizkeagoak, karpitxosoagoak, tiranoagoak direla.

- Esan nahi duzu delako "haur enperadoreak".

- Bai horixe. Imaginatzen al duzu gizarte bat Donald Trump bezalako helduek osaturik, gobernaturik, hondaturik?

- Baina Donald Trump ez da seme bakarra, hau anaia-arreba zituen.

- Pentsa, lau anaia-arreba izanda ere haur enperadorearen eredu peto-petoa baldin bada, nolakoak izango diren euren gurasoen erruz gaur egungo haur enperadoreak diren seme-alaba bakarrak behin nagusitu eta gero.

- Bai, etorkizun beltz-beltza. Zer egin dezakegu?

- Ez dakit, atera beste katxi bat.

- Kalimotxo ala gargardoa?

- Nik beti kalimotxoa, ez dut besterik nahi, ondo asko jakin behar zenuke eta!

- Barkatu, barkatu, ez sumindu, enperadore tirano hori! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LA APISONADORA

  El tiempo pasará como una apisonadora, y de los días felices y rebeldes, del ansía de darle la vuelta a todo, del dolor, el daño y el arre...