miércoles, 30 de septiembre de 2015

DESAMODIOZKO ISTORIO BAT




Txikitandik bikote ziren. Mutikoak betiere liburuak, diskak, zinema eta bere herrian lagunekin tabernarik taberna joatea atseginen zituen. Neskatoak, aldiz, mendia maite zuen, ahal zuen aldiro motxila hartu eta, berak zioenez, Amalurraren bila ihes egin ohi zuen mendian gora. Hala ere, elkar

maite zuten izugarri. Egun batean neskak mutilari proposatu zion Arabako pantanuaren ondoan zegoen Garaio aldera aldatzea bertan euren herriko lagun batzuek sortutako nekazal komuna autogestionatura bizitzera. Mutilagunak men egin zuen neska itzel maite eta inola ere galdu nahi ez zuelako. Bikotea Garaioko komunera aldatu eta astebetera neskatoa inguruko herrietako laborari gazte batekin maitemindu zen. Mutila bere herrira bueltatu zen. Mutilak taberna bat ireki zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...