Gezurra badirudi ere, hau ezta nik propio asmaturiko ezer, hau da atzo nire seme nagusiarekin izandako elkarrizketa eskolako hizkuntza ariketaren harira; badago apurtxo bat eramoldatua, jakina.
-Aita, ipuin bat idatzi behar dut otsoari buruz.
-Ondo ba.
-Laguntzeko esan dizut, ez dakit nondik hasi.
-Idatzi nahi duzuna; baina, ez egin, arren, Otsoa eta Txanogorritxuaren enegarren bertsioa.
-Ez, otso zintzoari buruz idatzi nahi nuke.
-Zein?
-Kantuko otso zintzoa, “había una vez un lobito bueno al que maltrataban todos los corderos…”
-Ederto, zergatik ez, atsegin dut, bada garaia otsoak goraipatzeko ere.
-Hau da gaiztoa izan nahi ez zuen otsakume baten istorioa.
-Nork edo zerk behartzen zuen gaiztoa izaten?
-Bere aitak.
-Nola?
-Otsakumearen aitak ehizan egiteko agintzen/bultzatzen zuen, bestela goseak hilko zela estakuru.
-Eta aita otso hori ez zegoen zuzen ala; otsoek jateko ehizan egin behar dute ezinbestez.
-Baina nire otsakumeak ez zuen gogoko gainerako animaliak akabatzea.
-Laztana, otsoak haragijaleak dira, ezin dira barazkijaleak izan.
-Orduan nire otsakumea ezin da zintzoa izan ala?
-Haragilea baldin bada beste animalia batzuk ehizatu behar ditu elikatu ahal izateko derrigorrez. Horrenbestez zure otsokumea ezin da gaiztoa izan, bere izaeraren ajea da eta.
-Orduan otsoak ezin dira gaiztoak izan?
-Otsoak gaiztoak izan daitezkee denok bezala, hau da, egiten dutena gaizki eginda baldin badago.
-Eta nola egiten dute gaizki?
-Gauza gaiztoak egiten baldin badituzte.
-Adierazi nahi didazu otsoak gaiztoak izan daitezkeena premiarik gabe norbait hiltzen baldin badute?
-Ehhh, bai, horixe!
-Baia otsoek ez dute sekula premiarik gabe inor hiltzen.
-Baaaaa…. Nola ezetz, behin baino gehiagotan artalde bati eraso egin ohi diote eta jateko gai direna baino ardi gehiago garbitzen dute.
-Eta hori ez al da izango gizakumeek behartzen dituztelako?
-Aizu, motel, idatzi nahi baldin baduzu otso zintzoaren ipuina, egizu Otsoa eta Txanogorritxoaren beste bertsio bat.
-Benetan ahal dut?
-Bai, baina bertsio berri horretan Txanogorritxoak otsakumea jan dezala burruntzian ondo erreta.
-Aita, faborez, hori ergelkeria galanta da: neskatoek ez dute otsakumerik jaten…
Txema Arinas
Berroztin, 2019/01/25
No hay comentarios:
Publicar un comentario