Behinolako leialtasunek
mendi sendo eta garaiak
ematen zuten.
Urteak pasa ahala
hondatu ditu ezinbestez
ur laster anker batek
bustinezko leialak baikinen,
eta gure barnetik
urrezko pipita guztiak
ustiatu zizkigutenean
behialako sendotasuna
hamaika harritxintxar eginda
ziplo amildu egin zen.
Ez dago gutizia handiagorik
barruan daroagun urrea baino,
Ez dago bizitza bera baino
ur laster bortitzagorik
No hay comentarios:
Publicar un comentario