lunes, 8 de mayo de 2023

EZINAK JOTA

 Ezinak itota

Baradaramat etxera bueltan,
Inori inola azaldu nahi ez diodan atsekabea,
Gogoan betiko oinaze izango den akordua,
Hitzetan sekula gorpuztuko ez dudan zauria,
Bat-batean, ezustean, ozta-ozta, txiripaz,
Bizian hilotz egin nintzakenekoa.
Ez dakit atzo benetan berpiztu nintzen,
Badakit nigan zertxobait hil dela ezinbestean..
Eta jakin, badakit ere, berhabada
Hitzok inoiz idatzi behar ez dituena.
Baina, "zenahizue esatia", hau da, hau,
Nire ondoeza arintzeko modua,
Etxetik etxera bueltan,
Kotxe barruan noala,
Maite dudan hizkuntza honetan,
Segapotoa lasaibide,
Dena ahalik eta gehien
Kriptatu nahian,
Inori axola ez baitio
Nire zergatiak.
Hitzok dira amildu zaidan
Inozentzia baten euskarri.
Egia esan, honaino
Alperrikako hitz gehiegi
Izan ditut bidelagun.
Atseden bat topatzeko dut premia,
Nire burua berrasmatzen lagunduko didan
Ixiltasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...