lunes, 8 de mayo de 2023

ZER EGIN DEZAKET ZUREKIN?


 

Zer egin dezaket zurekin?

Dena dago inoiz baino ederrago,
Edonora begira zaudela distira,
Udaberriminak ekarritako bizipoza.

Baina zuri galdetzekotan

Dena sekula baino lardaskatuago,
Hau kuxidadea, hau, lotsa eta pena,
Behar bezala atontzeko hamaika lan.

Zer egin dezaket zurekin?

Betikoa, bai, dena hankaz gora,
Denok alperrak eta arduragabekoak,
Noiz edo noiz erabateko desastrea.

Baina, zureari erreparatzekotan

Ilunean bizi zara betidanik
Ez dakizu ezer eta inor ederresten
Etsiak jota bizi gara denok zure alboan.

Zer egin dezaket zurekin?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...