viernes, 17 de julio de 2026

UDA ADARJOLE

 


   Kartelaren berezko "feismo (sasi?)adimen artifizialekoa" alde batera lagata, hori posible baldin bada, ze honetan ere atzeraka ere karramarroen antzera, ez al du ematen gure udal agintarien gazteiztarron edozein huskeria dela motibo pipertzeko joeraren kontura egindako adajortze bat, agian gure alkatesa maitearen nolabaiteko ziri pozoitsu bat iaz hiria hankaz gora ipini zuen udal lorazainen greba akordura ekarrita? Zertarako? Etengabean kexu ari/bizi garen gasteiztarrok zirikatzearren, noski. Ze bestela?


Ba, badakit ezetz, ofizialki behintzat ez, ditxosozko Green Capitalarena gogoratzeko dela esango digutela; baina, "zegurozue" esatea, niri baietz gustatuko zitzaidakeen, piperra edonon eta parrastaka gustatu bezala, bai horixe. Izan ere, azken honek gure alkatesaren umore fina, zorrotza, agian apurtxo bat aldrebesatua ere bai, ez baldin balitz petrala eta kitto, erakutsi ahal izango zuen eta horrekin nire botoa bizi osorako ziurtatuz..., hau da, udal zergen bapateko zein ezusteko igoera estratosferikoa ahaztu banu noski. Eta ez, ahaztutzerik ez, ez eta barkaziorik ere.

Orain bai, kartela ezin itsusiagoa, arruntagoa, gatz bakoagoa, "kitxagoa".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...