miércoles, 18 de abril de 2012

MERKATARIEN ABERASTASUNA


Joandako asteburuan Gasteizen nengoela bertako telekate batean ondoko bideo hau ikusi eta begitandu egin zitzaidan ikaragarri xelebrea, bere egitasmoa oso ageria omen zen, Gasteizko komertzioetan euskara sustatzea, hots, euskaldun diren dendariekin euskaraz egitera bultzatzea, egon badaudelako geure Gasteiz horretan, nola ez egongo gainera inkesten arabera ehuneko hogeita bostaren inguru baldin bagara euskaldunok. Bitxia eta oso atsegina ere begitandu zitzaidan bideoa, batik bat bertan azaltzen diren hainbat komertzio oso ezagunak baitira, besteak beste Mendia optika, beharbada hiriko euskaltzaleetan euskaltzaleak, txikitandik ezagunak, bazenekien hara joanda, ikastolakumea izanda, kanpotik etorritako euskalduna edo dena-delakoa, euskaraz barra-barra egin zenezakeela, bertan lasai asko egiteko aukera eskeintzen zizutelako, gauza benetan goraipatzeko modukoa segun eta zer garaitan. Hunkigarria beraz bideoan azaldutako zenbait irudi, gogoratzen dizutela ziplo zure hirian euskarak bizi izandako bilakaera ikaragarria, zeren eta gutxiengoa izanda, Gasteizko euskaldunok gero eta ugariago zein ikusgarriago egiten ari baikara berez edota askoren ustez erdaldun peto-petoa den hiri batean. Eta jakina, bilakaera horren adibide, agian, dendetan ere euskaraz egiteko aldarrikapena. Gauza benetan zaila euskararen inguruko guztiarekin batera, ondo asko dakigulako euskaldunok euskaren erapilpenarekiko jokabidea izugarri berezia dela, baduela zerikusi handia nor bere hizkuntzarekiko atxikimendu, gaitasun edota auskalo zenbat beste irizpide edo baldintza. Hau ezta lekua baldintzok jorratzeko, baizik eta bideo honek erakusten diguna azpimarratzeko, asmoa badagoela, baina gogoa agian ez hainbeste, eta hori ote da aldez aurretik aztertu eta aldatu behar zena, euskadunek euskaraz egiteko dituzten trabak edo hesiak, batez nork bere buruari jartzen dizkionak, zer dela eta nahiago duten erdarara jo beste euskaldun baten aurrean edo nola eragiten duen erdaldun gehiengo batek inguratuta bizi izateam nola jotzen duten hauek euskaraz egiten dutenen aurrean.

Badiote naturaltasuna falta dela euskaraz egiteko, ohituta gaudela erdarara. Baina ezta egia borobila, badaudelako gure egunerokotasunean euskaraz ia bakar-bakarrik egiten dugun hainbat esparru edo bilgune edo, zer dela eta ez hedatu joera hori beste esparru batzuetara? Nik gogoratzen dut ondo baino hobeto, Gasteiz Etorbideko Harategi famatu batean selan eiteuren Otxandixoko zenbait andrak euren herriko harakin bategas euskaras barra-barra eta harro-harro gainerako erdaldun bezeroen alboan. Badakit ere Gasteizen bertan, familia giroan, kostaldeko euskaldun askok euskaldun giputza den edonorekin euskaraz egiten duela orohar. Gasteizko ikastolakume edo euskaltegikide gehienek, haatik, erdara gurago dute euren artean, asko eta asko esaten du aurrekoak euskara gogoko duen ala ez ez dakitelako, aurrekoaren erantzun zakar baten beldurrak daudelako, euren euskara mailaren zihur ez daudelako edo baton bateki zer dela eta.

Edonola ere, Gasteizen oraintsuko kanpaina bateko leloa izan liteke ere jokaera honen adierazle: "elebiduna naiz, aberatsa", zeren eta ondotxo dakigunez gure herrian aberatsa beti apal-apal jokatu beharrean baitago, gainontzekoen harroputzarena ez egiteko sikieran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...