Aipatzen baldin baduzu nabarmen dena, baina ez jakina gehiengoaren gustukoa, esaterako badagoela euskal literatura "kanon" abertzale bat, berehala leporatuko dizute literatura horren kontra zaudela, euskararen beraren kontra ere bai. Areago, zure irizpideak eztabaidatu beharrean zu zeu epaituko zaituzte, hau da, zuri buruzko balio epaiketa egingo dute, hots, diozuna esateko zeintzuk diren zure asmoak edo asmatu nahian. Hala ere, delako kanona egon dela, eta orandio badagoela ere, ondo asko erakutsi zigun Txillardegik berak 1985ean esandako hitzotan: «Señoritismoan erori gabe, euskal idazlea, kritikoki, ezker abertzalean kokatu behar dugu; hemen idazle batek bere herri zapalduarekin bat eginda lan egin behar du». Idazleak zein zenbait argitaletxe, hau da, kritika bai, baina beti betikoen kontra edo alde, bestela ez, bestela etsaiaren aldean kokatzen zara halabeharrez, funtsean hortaz doalako geure gauza hau, enegarren taldekeria, odolezko banderizoak gara, hau da, txuriak ala beltzak, argilunek ordea izugarri amorratzen gaituzte, gure kausa sakrosantu eta eztabaidaezinari ezer onik ez dakarkiote eta.
viernes, 10 de mayo de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario